Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Ekainak 11
Parlamentuak Espainiako Zeinuen-Hizkuntzen Egun Nazionala ospatzeko ekitaldi bat eginen du ostiral honetan
Ekainaren 14an Espainiako Zeinuen-Hizkuntzen Egun Nazionalaren ospakizunaren karietara, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du ostiral honetan, eta Nafarroako Pertsona Gorren Elkarteko ordezkariek manifestu bat irakurriko dute.
Ekitaldiari Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak emanen dio hasiera (Atalondoa, 12:00), eta ondoren, Sofía de Esteban ASORNAko lehendakariak Espainiako Zeinuen-Hizkuntzen Egun Nazionalaren manifestua irakurriko du interprete baten laguntzarekin.
Gainera, Parlamentuaren aurrealdean olana bat jarriko da eta igande honetan, hilak 14, iluntzean eraikina turkesaz argiztatuko da.