Noiz argitaratua Larunbata, 2024.eko Apirilak 20

Parlamentuak CEAPAren jardunaldi bat hartu du hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat Bigarren Hezkuntzarako trantsizioak dakartzan erronkei buruz

Unai Hualdek Nafarroan Aniztasunari Erantzuteko I. Plana aipatu du gero eta “ekitatiboagoa eta inklusiboagoa” den hezkuntza ereduaren aniztasunean aurrera egiten jarraitzeko tresna baita

Nafarroako Parlamentuak jardunaldi bat hartu du lehenengo ordutik Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat Bigarren Hezkuntzarako trantsizioak dakartzan erronkei buruz. CEAPAk antolatu du, eta azpimarratu egiten du trantsizio horren eskakizunei aurre egin behar zaiela, premia bereziak dituzten ikasleentzat “biziki konplexua” baita trantsizio hori, nola familiaren ikuspegitik hala pedagogiaren aldetik.

 

Hori adierazi du Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek, eta ekitaldia hasteko hitzaldian “azken urteotan izandako aldaketa sozialen abiadura” azpimarratu du, “baita hezkuntzaren esparruan ere, premia bereziak dituzten ikasleentzako arretaren hobekuntza, aniztasunerako erantzuna eta eskola integrazioa agenda publikoen funtsezko zati baitira, horiek erantzukizuna hartzen baitute beren gain ekitatetik abiatuta bizikidetasuna sustatzeko”.

 

Horren harira, Nafarroan Aniztasunari Erantzuteko I: Plana aipatu du lehendakariak. Planak 2017an jadanik lotu zuen Hezkuntza Departamentuaren egitekoa Osasuneko Departamentuaren egitekoarekin eta Eskubide Sozialetakoarekin, hezkuntza zentroekin batera ikasle guztientzako baliozko eredu horren izaera dibertsifikatua optimizatze aldera. Inor atzean utzi gabe hezkuntza berdinzale, ekitatibo eta inklusiboa sortzeko antolamendu- eta metodologia-proposamenak sartzea izan da erronka, eta jarraitzen du izaten.

 

Hori horrela, Unai Hualdek aurreko legegintzaldian Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko foru legearen inguruan izandako eztabaida aipatu du ere bai, eta, eskubideak direla hizpide, azpimarratu du eskubideok “bermatzeko” beharrezkoak direla “gizarte sustapena eta desberdintasunak murriztea. Horregatik uste dut garrantzitsua dela erakundeek, guraso elkarteek eta adituek hausnarketa egitea eta ondorioak ateratzea hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleei arreta emateko zerbitzu publiko funtsezkoaren inguruan. Espero dut jardunaldi honek arrakasta handia izatea. Eskerrik asko”.

 

Jarraian, Ikasleen Guraso Elkarteen Espainiako Konfederazioaren (CEAPA) presidente María Capellánek hartu du hitza, azpimarratzeko garrantzitsua dela “17 gehi biak ezagutu eta alderatzea” (Ceuta eta Melilla gogora ekarriz), hau da, hezkuntzaren estatuko mapa osatzen duten hezkuntzako errealitate guztiez ohartuta egotea, eta eskatu du “beldurra kentzeko” eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzaren arteko trantsizioa errazteko neurriak garatzen jarraitzeko, are gehiago hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kasuan.

 

Amaitzeko, hauxe adierazi du: “Eskerrik asko Nafarroako Federazioari, eta, bereziki, CEAPAren presidente ohi Pedro Rascóni, prestasunagatik eta egindako harrera bikainagatik”.

 

Hezkuntzako kontseilari Carlos Gimenok LOMLOEri egotzi dio hezkuntza inkusiborako eskubidea benetan gauzatu izana, eta zorionak eman ditu funtsezko printzipio horren inguruan zentroek egin duten transformazioagatik.

 

“Garaia da legedia metodologiazko, curriculumeko eta antolamenduzko neurrietan islatzeko, aniztasunari behar bezalako arreta emateko prebentzioaren ikuspuntutik, eta ez erreakziotik abiatuta. Xedea da hezkuntzaren diseinu unibertsala eratzea, eta, horretarako, ikasleak erdi mailako graduetara sar daitezela bideragarri izan dadin beharrezko laguntzak eta errefortzuak jasotzen dituzten bideak hornitu behar dira”, Gimenok adierazi duenez.

 

Horren ostean, Lurralde Lankidetza eta Hezkuntza Berrikuntzako Zuzendariordetza Nagusiko (SGCTIE) Hezkuntza Inklusiboaren zerbitzuburu María José Gonzálezek aurkeztu eta testuinguruan jarri ditu hezkuntza laguntzarako berariazko premiak dituzten ikasleentzat Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako trantsizioak dakartzan oztopoei lotuta familiek eta profesionalek dituzten erronkei buruz antolatutako bi ponentziak.

 

Lehenengoa Malagako Unibertsitateko ikertzaile eta irakasle Ignacio Calderónek aurkeztu du, eta bere iritzia azaldu du Bigarren Hezkuntzan ekitatea eta inklusioa garatzearen inguruan.

 

Bestalde, Errioxako Hezkuntzako kontseilari ohia den Pedro Uruñuelak azalpena egin du honi buruz: Bizikidetza positiboa, inklusiorako gakoak.

 

Askotariko saioetan zehar, arratsaldeko dinamiketan eta lantaldeetan barne, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasatzen diren gazteen zailtasunak eta soluzioak jorratuko dira.

 

Honako hauek bertaratu dira jardunaldira, besteak beste: Kevin Lucero (PSN), María Solana (Geroa Bai), Miguel Garrido (Contigo Zurekin), Manuel Martín, Nafarroako Eskola Kontseiluko presidentea, eta María Rodríguez, Herrikoaren presidentea.