Parlamentuak babesa agertu dio Nafarroako Justiziari, eta botereen banaketarekiko errespetua adierazi du
UPN eta Vox taldeek baino ez dute babesten baliabide ekonomiko gehiago eskatzeari eta 2025. urtean Justizia Jauregia handitzeko lizitazioari buruzko PPNren proposamena
Parlamentuaren Osoko Bilkurak erabaki bat onetsi du gaur, Legebiltzarra konprometitzen duena “Nafarroako Justiziari babesa, konfiantza eta konpromisoa agertzeko”. UPN, PSN, PPN eta Vox taldeek alde bozkatu dute, eta EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin abstenitu dira.
Onetsi den erabakiaren bigarren puntuan jasotzen denez (PSNk egin du eskaera eta bere ordezteko zuzenketa ekimenaren titular den PPNk onartu du), Foru Legebiltzarrak aho batez agertzen dio “errespetua botereen banaketaren printzipioari”
Jatorrizko proposamenean hirugarren puntu bat egon da, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek kontra bozkatu ostean baztertu dena, helburutzat zuena “Justiziari behar adinako baliabide ekonomikoak ematea 2025ean Justizia Jauregia handitzeko lizitazioa egin eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren presidenteak aipatu dituen gabeziei aurre egiteko”. UPNk apartatu hori zuzendu du.
PSNk epigrafe hor ordezteko aurkeztu duen zuzenketa PPNk ez du onartu, jo baitu ez dela nahikoa Nafarroako Gobernuari eskatzea “kontuan izan ditzala Nafarroako Justiziaren beharrak 2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, eta beharrezko lege aldaketak jaso ditzala”.
Zioen azalpenean, PPN taldeak sustatu duen erabakiak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak urte judiziala hasteko ekitaldian egindako kexak aipatzen ditu; esaten duenez, “prozeduren hazkunde nabarmena”, “espazio berriak izateko beharra”, “aurrekontuetako eskasia” eta “arduradun politiko batzuek epaileak nahiz organo judizialak erasotzeko eta aipua kentzeko” izandako saiakeren hazkundea ikusita, Nafarroako Parlamentuari eskatu behar zaio 2025eko Aurrekontu Orokorretan adierazi eta jaso dezala babesa ematen duela; aurrekontuen proiektua atzo jaso zen Legebiltzarrean.
- www.parlamentodenavarra.es
- Publicación de la moción (BOPN, nº 115, de 15-10-2024)
- Enlace con las imágenes de la videoteca