Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Otsailak 16

Parlamentuak atzera bota du eskola-aurreinskripzioa egiteko epearen berri emateko kanpainak arbuiatzen zituen mozioa

PSN eta PPNk baino ez dute UPNrekin bat egin “euskara beste ereduen gainetik sustatzen duen” kanpaina baten “joera eta sektarismoa” salatzean

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldeko botoekin gaur baztertu duen mozio batek eskatzen zuen Parlamentuak arbuiatu egin zitzala “Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Erakundeekiko Harremanetako departamentuek egindako kanpainak, 2017-2018 ikasturterako Nafarroan eskola-aurreinskripzioa egiteko epearen berri ematekoak, ez dutelako errespetatzen gurasoek duten askatasuna, beren seme-alabak zer hizkuntza-eredutan matrikulatu nahi dituzten aukeratzekoa”.

 

UPN parlamentu-taldeak sustatutako mozio horren zioen azalpenean kanpainaren “joera eta sektarismoa” salatzen ziren, esanez euskarazko irakaskuntza sustatu dela beste hizkuntza-eredu guztien gainetik. “Egoera hori bereziki deigarria izan da Nafarroako eremu ez-euskaldunean, zeinean ez baita inolako erreferentziarik egin beste hizkuntza-eredurik azaltzeko”.

 

Proposatzaileak eztabaidan jartzen zuen, halaber, Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak aurreinskripzioaren kanpainan parte hartu izana, “hezkuntza-sistemaren gaineko inolako erantzukizunik eduki gabe”.



www.nafarroakoparlamentua.eus
•Mozioa (29. NPAO, 2017-02-10ekoa)