Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Azaroak 26

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez zeharo arbuiatzen baititu Uharteko Aniztasunaren Harresian egindako pintaketak

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko azaroaren 26an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak zeharo arbuiatzen baititu Uharteko Aniztasunaren Harresian egindako pintaketak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenaren lehenengo eta bigarren puntuak aho batez onetsi dira. Hirugarren EH Bildu Nafarroaren, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen, Nafarroako Alderdi Sozialistaren eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoarekin onetsi da, Geroa Bai abstenitu egin baita eta Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak aurka bozkatu baitute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak zeharo arbuiatzen ditu Uharteko Aniztasunaren Harresian egindako pintaketak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du gure erkidegoan gertatzen den eraso, indarkeria edo jarrera LGTBIfobiko ororekiko arbuioa, eta lan egiteko konpromisoa hartzen du pertsona bakoitza modu oso, berdintasunezko eta askean bizi ahal izanen duen gizarte bat eraikitzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Skolae hezkidetza-programa zeharo babesten duela berresten du, eta Nafarroako Gobernuak Nafarroako ikastetxe guztietan –publikoetan nahiz itunduetan– hezkidetzaren eta hezkuntza afektibo-sexualaren aldeko apustu irmoa egin behar duela dio; hartara, legez ezarri beharko luke programa hori derrigorrezkoa dela”.