Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Urtarrilak 14

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez bere errespetua erakusten baitio seme-alaben hezkuntza norberaren uste sendoen arabera erabakitzeko oinarrizko eskubideari

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko urtarrilaren 14an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere errespetua erakusten baitio seme-alaben hezkuntza norberaren uste sendoen arabera erabakitzeko oinarrizko eskubideari. PPNk aurkeztu du.

 

UPNk, Geroa Baik eta PPNk alde bozkatu dute; EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSNk eta I-Ek, berriz, aurka.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere errespetua erakusten dio seme-alaben hezkuntza norberaren uste sendoen arabera erabakitzeko oinarrizko eskubideari.

 

2. Nafarroako Parlamentuak dio ezein botere publikok ezin diela gurasoei oinarrizko eskubide hori, Konstituzioan jasota dagoena, ebatsi.