Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie CABELTE INCASA SAko langileei
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko abenduaren 10ean
- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie CABELTE INCASA SAko langileei. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Adierazpenaren alde bozkatu dute UPNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezquerrak; PPNk 1., 2., 3. eta 5. puntuen alde bozkatu du eta 4. puntuan abstenitu egin da.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak:
1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie CABELTE INCASA SAko langileei, produkzio-plana ixteko enplegu-erregulazioko espedienteak 81 kaleratze eragin baititzake.
2. Bat egiten du Enpresa Batzordeak aurreikusitako mobilizazioekin.
3. Dio beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak ahal den baliabide guztiekin lagundu dezan, sindikatuen ordezkaritzarekin koordinatuta, CABELTE INCASA SAko enplegu-erregulazioko espedientea onik ebatz dadin, lanpostu guztiak eta enpresaren jarduna mantentzen direla bermatzeko.
4. Errefusatu egiten du enpresak deslokalizatzea enpresa-etekinak areagotzea lortzeko bide gisa eta langileen eskubideen kaltetan enpresa handien interes ekonomikoak babesteko bide gisa.
5. Adierazpen honen kopia bat enpresaren zuzendaritzari helaraziko zaio”.