Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez bere babesa ematen baitio Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kuban mantentzen duen blokeo politiko, ekonomiko, komertzial eta finantzarioa altxatzeari
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko azaroaren 26an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen baitio Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kuban mantentzen duen blokeo politiko, ekonomiko, komertzial eta finantzarioa altxatzeari. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Adierazpena talde guztien aldeko botoarekin onetsi da, salbu eta PPNrenarekin, ez baitu bozketan parte hartu.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen dio Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kuban mantentzen duen blokeo politiko, ekonomiko, komertzial eta finantzarioa altxatzeari, eta nazioarteko legezkotasunarekiko, bakearekiko, nazio-subiranotasunarekiko, askatasunarekiko eta bi herrien arteko lankidetzarekiko errespetuan oinarritutako harremanen alde ageri da.
2. Nafarroako Parlamentuak Kubako Errepublikaren Espainiako enbaxadari helaraziko dio adierazpen hau”.