Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Abenduak 10

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, bere babesa adierazten die Cabelte Incasa SAko langileei eta bat egiten du enpresa batzordeak aurreikusitako mobilizazioekin

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko abenduaren 10ean

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten die Cabelte Incasa SAko langileei eta bat egiten du enpresa batzordeak aurreikusitako mobilizazioekin. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten die Cabelte Incasa SAko langileei, enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpean baitaude eta horren ondorioz 81 langileetatik 24 kaleratuak izan baitaitezke.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Enpresa Batzordeak egin nahi dituen mobilizazioekin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak lan eginen du Nafarroako Gobernuarekin batera, eskura dituen baliabide guztiekin, Cabelte Incasa Sako enplegu-erregulazioko espedientea modu egokian ebatzi dadin, lanpostuak mantentzeko eta industria plan bat bermatzeko xedearekin, enpresa horren produkzio- eta merkataritza-jarduerak gure Foru Komunitatean jarraitze aldera”.