Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, bat egiten du Zeliakoaren Egun Nazionalarekin
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko maiatzaren 21ean
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zeliakoaren Egun Nazionalarekin. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Adierazpenak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du maiatzaren 27an Zeliakoaren Egun Nazionala ospatzearekin, zeliakoen kolektiboaren eskubideak errealitate bihurtzeko.
2. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du kolektibo horrekin, diagnostiko goiztiarra eta elikagai-segurtasuna eskatzeari dagokionez.
3.- Nafarroako Parlamentuak gaixotasun zeliakoen tratamendua errazteko neurriak aztertzeko konpromisoa hartzen du; bereziki, baliabide gutxieneko pertsonena eta familiena.
4. Nafarroako Parlamentuak errealitate horrekiko hurbiltasuna agertzen du, eta gaixotasunak ukitutako nafarrei bizi-kalitaterik onena opa die”.