Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, arbuiatu egiten ditu Bardeako tiro poligonoan urriaren 17an eta 19an egin diren su errealeko maniobra militarrak, eta tiro poligonoa eraistea eskatzen du
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urriaren 22an
Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Bardeako tiro poligonoan urriaren 17an eta 19an egin diren su errealeko maniobra militarrak, eta tiro poligonoa eraistea eskatzen du. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta I-Ek aldeko botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
“1.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatu egiten dituela Bardeako tiro poligonoan urriaren 17an eta 19an egin diren su errealeko maniobra militarrak.
2.- Nafarroako Parlamentuak Bardeako tiro-poligonoa eraistea eskatzen du”.