Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urriak 29

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez aitortzen baitu familiek eskubidea dutela beren seme-alabek beren sinesmenen araberako prestakuntza erlijiosoa eta morala jaso dezaten

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urriaren 29an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aitortzen baitu familiek eskubidea dutela beren seme-alabek beren sinesmenen araberako prestakuntza erlijiosoa eta morala jaso dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPNk, Geroa Baik eta PPNk lehenengo puntuaren alde bozkatu dute, eta EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, PSNk eta I-Ek, berriz, aurka. Bigarren puntua aho batez onetsi da.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak aitortzen du familiek eskubidea dutela beren seme-alabek beren sinesmenen araberako prestakuntza erlijiosoa eta morala jaso dezaten.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du horrek hezkuntzan duen garrantzia”.