Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Abuztuak 6
Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez adierazten baitu aldeztu egiten dituela erkidego anitz eta askotarikoak sortzera bideraturiko gazteen eta auzokideen autokudeaketa- eta autoantolaketa-proiektuak
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko abuztuaren 3an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu aldeztu egiten dituela erkidego anitz eta askotarikoak sortzera bideraturiko gazteen eta auzokideen autokudeaketa- eta autoantolaketa-proiektuak. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aldeko botoa eman dute Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek; UPN eta PPNk, berriz, aurkako botoa eman dute.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
"Nafarroako Parlamentuak adierazten du aldeztu egiten dituela erkidego anitz eta askotarikoak sortzera bideraturiko gazteen eta auzokideen autokudeaketa- eta autoantolaketa-proiektuak".