Ostiral honetan Nafarroako Ijitoen Erkidegoaren Eguna ospatzeko ekitaldi bat ospatuko da Parlamentuan
Lehendakariak, Ainhoa Aznarezek harrera ofiziala egingo die, eta Iruñeko Erraldoien Konpartsak Javier Echeverría Navarlazi, "Chunchunero" , omenaldia egingo dio
Ostiral honetan, apirilak 27, Nafarroako Ijitoen Erkidegoaren Eguna ospatzeko ekitaldi bat egingo da Parlamentuan, Foru Komunitateko Ijitoen Elkarteei harrera ofiziala egingo zaie, eta Javier Echeverría Navarlazi (El chunchunero) aitortza egingo dio Iruñeko Erraldoien Konpartsak.
Ekitaldia Parlamentuko atarian izango da 12:00etan eta Ainhoa Aznarez Igarzak, Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak eta Ijitoen Elkarteetako ordezkari batek hitza hartuko dute. Gainera, Chavorrós y Chavorrís Gazte Elkarteak bisita gidatua eginen du Atarian instalatu den Ríos de Memoria erakusketatik.
2007 urtean apirilaren 27a Nafarroako Ijitoen Erkidegoko Egun gisa ezarri zen, izan ere, 1435eko apirilaren 27an ijitoak lehen aldiz Nafarroako lurraldean sartu baitziren, hala ezartzen du Artxibo Orokorrean gordeta dagoen dokumentu batek.