Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Urtarrilak 27
Osoko bilkurak minutu bateko isilunea egin du genero-indarkeriaren azken bi biktimak oroitzeko
Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaur osoko bilkurari, asteartean Granadan genero indarkeriagatik eraildako 50 urteko emakumearen omenez. Alicanten 2021eko urrian hildako 58 urteko emakume bat ere gogoratu da.
Espainian 2 dira bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022 urtean eraildako emakumeak, eta 1.128 2003tik.