Noiz argitaratua Osteguna, 2011.eko Abenduak 22

Osoko Bilkurak 2012ko Ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei Buruzko Foru Legea Onetsita

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak 2012ko Ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea onetsi du gaur, UPN eta SN parlamentu-taldeen aldeko botoekin, PPNren abstentzioarekin eta Nabai, Bildu eta I-E taldeen aurkako botoekin.

Legearen 1.go artikuluan xedatzen den moduan, 2012rako ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak, 3.837.716.814 euroko kredituak dituztenak, honela osatzen dira: Parlamentuko aurrekontuak, Comptos Ganberarenak eta Arartekoarenak; Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontuak; Nafarroako Kontseiluaren aurrekontuak; Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak eta Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

Osoko Bilkurako eztabaida Nabai, Bildu, PPN eta I-Ek aurkeztutako 765 aldaketa-proposamenen ingurukoa izan da, zeinei in voce proposatutako beste 40 gehitu behar izan zaizkien, 35 PPNren eskutik, 2 Nabairenetik, 2 Bildurenetik eta 1, aurrera egin duen bakarra, UPN eta SNrenetik. Guztira, 805 aldaketa-proposamen eztabaidatu dira (artikulu multzoari 60), Nabairen 340, I-Eren 208, Bilduren 144, PPNren 112 eta UPN-SNren 1.

Departamentuei zuzendutako 745 aldaketa-proposamenetatik 122 aldaketa-proposamen Osasunari egokitu zaizkio; 121 Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanei; 114 Gizarte Politika, Berdintasuna, Kirola eta Gazteriari; 114 Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumenari; 90 Lehendakaritza, Herri Administrazio eta Barneari; 98 Hezkuntzari; 73 Sustapen eta Etxebizitzari eta 13 Ekonomia eta Ogasunari.

Gaur Osoko Bilkuran onetsitako Legeak UPN eta SNk in voce aurkeztutako aldaketa-proposamen 1 du, zeina aurretik abenduaren 1aren eta 12aren artean Ekonomia eta Ogasun Batzordearen eztabaidan (933 zuzenketa eztabaidatu ziren) irizpenari gehitu zitzaizkion 49ei batzen zaion (UPN eta SNren 47, UPNren 1, SN eta I-Eren 1 eta Nabairen 1).

Honakoa da Osoko Bilkuran in voce onetsitako aldaketa-proposamena, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari dagokiona:

- Gehitzeko in voce aldaketa-proposamen bat 118.000 euroko gastu igoerarako ‘Garraiobideen Berrikuntzarako Proiektua’ izeneko kontu-sail berri batean, Departamentuaren beraren ‘Eraginkor gidatzeko ikastaroak. IDAErekin hitzarmena’ (38.000 euro) eta ‘Baliabide publiko edota kolektiboen parte hartze handiagoa, IDAErekin hitzarmena’ kontu-sailetatik kenduko dena. Haren helburua da “garraio publikoaren erabilera bultzatzea” softwarearen ikerketa, diseinu eta garapenerako laguntza teknikoaren beharrak ase ditzakeen, bai eta datuen prozesaketarako tresneria erostea ahalbidetzen duen kontu-saila emanaz, hori guztia “kontzesioak berritzeko beharrezko diren informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien ahalmena erabiltzeko”. . UPNk eta SNk aurkeztua. UPN, SN, Nabai eta Bilduren aldeko botoekin eta I-Eren abstentzioarekin onetsia.

Departamentuka izandako eztabaidaren aurretik, Osoko Bilkurak 2012ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen testu artikulatua onetsi du. UPN eta SN taldeek alde bozkatu dute, eta Nabaikoek, Bildukoek eta I-Ekoek kontra bozkatu dute; PPN parlamentu-taldea abstenitu da. Nabaik (11), Bilduk (19), PPNk (8 in voce) eta I-Ek (22) aurkeztutako 60 aldaketa-proposamenetatik batek ere ez du babes nahikorik lortu, denak UPN eta SNren botoen ondorioz baztertu dira.

Gogoratu beharra dago azaroaren 24an Osoko Bilkurak UPN, SN eta PPNren botoekin Nabai, Bildu eta I-Ek parlamentu-taldeek aurkeztutako 2012ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei Buruzko Foru Lege proiekturako aldaketa-proposamen guztiak baztertu zituela.

Bihar jarraituko du Osoko Bilkurak, 9:30etik aurrera, hainbat zerga eta beste zerga neurri batzuk aldatzeko Foru Lege proiektuaren irizpena eztabaidatu eta bozkatuta, zeinak Batzordean eztabaidatutako 41 proposamen-aldaketetatik 6 gehitzen dituen, UPN eta SNren 5, eta I-Eren bat.

· www.parlamento-navarra.es
· Foru Legaren argitalpena (NPAO, 25, zbk., 2011-11-08-koa)
· Irizpena (1. eranskina)

Iruñea, 2011ko abenduaren 2a