Noiz argitaratua Osteguna, 2016.eko Urtarrilak 28

Osoko Bilkura hasi da eztabaidatzen Nafarroako 2016rako Aurrekontu Orokorren Foru Lege Proiektua

95 zuzenketa jaso ostean, gastuen eta sarreren azken kopurua 4.005.305.026 euro da; hau da, finantzetakoa ez den gastua 4.533.010 gehitu da

Parlamentuko Osoko Bilkura 9:30etan hasi da eztabaidatzen Nafarroako 2016ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Foru Lege proiektua.


Irizpenean 95 zuzenketa jaso ostean, gastuen eta sarreren kopurua 4.005.305.026 euro da; hau da, finantzetakoa ez den gastua 4.533.010 euro gehitu da.


Ogasuneko eta Finantza Politikako Batzordeak urtarrilaren 18a eta 22a bitartean eztabaidatu du gai hau. Ondoren, eztabaidatu ziren 485 zuzenketetatik 95 sartu dira Nafarroako 2016rako Aurrekontu Orokorren Foru Lege proiektuari lotuta onartutako irizpenean; bost izan ezik, denak sinatu dituzte Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek, hau da, Gobernua babesten duten lau taldeek.


UPNk, PSNk eta PPNk, hurrenez hurren, 122, 30 eta 93 zuzenketa utzi dituzte osoko bilkuran eztabaidatzeko eta bozkatzeko.

Eztabaidatzeko arauak


Onartu diren arauak aintzat hartuta, parlamentuko taldeek osoko bilkuran mantendu nahi dituzten zuzenketak batu egin dira eta departamentu bakoitzak eztabaida bakarra egingo du. Beraz, zuzenketak defendatu behar direnean bozeramaileek, handitik txikira (UPN, PSN eta PPN), gehienez 10 minutu izango dituzte, sail bakoitzeko; legeko artikuluak ere hor sartu behar dira gainera. Hitz egiteko gainerako txandak (7) 5 minutukoak izango dira.


Zuzenketak denak batera bozkatuko dira, baten bat bereizita bozkatzeko eskatzen ez bada. Halaber, artikuluak batera bozkatuko dira, irizpeneko artikulu, xedapen edo eranskinen bat bereizita bozkatzeko eskatzen ez bada. Salbuespen bakarra 2. artikulua izango da; hau amaieran bozkatuko da.


Abenduaren 22ko Osoko Bilkuran ezetsi egin da, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeen botoekin, UPNk, PSNk eta PPNk Nafarroako 2016rako Aurrekontu Orokorren Foru Lege Proiektuari aurkeztu zaion osoko zuzenketa .


Irizpenaren onarpena:


/es/noticias/aprobado-el-dictamen-en-relaci%C3%B3n-con-el-plf-de-presupuestos-generales-de-navarra-para-2016