Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Maiatzak 19

Osasun eta Eskubide Sozialetako departamentuak premiatzen dira auzoetan eta herrietan pertsona zaharren aldeko itunak gara ditzaten

Eskubide sozialetako batzordean onetsia. 2021eko maiatzaren 19an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasun eta Eskubide Sozialetako departamentuek batera lan egin dezaten, toki entitateekin lankidetzan, beste auzo eta herri batzuetan Donibaneko adinekoen aldeko Ituna 2018 bezalako proiektuak bultzatzeko eta garatzeko, zahartzearen hiru zutabeei batera heltzeko: osasuna, parte-hartzea eta segurtasuna.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak erraztu ditzan, proiektu hori handitu eta indartu ahal izateko; horrekin lortu nahi da programa gehiago eskaini eta Donibane auzoko adineko pertsona gehiagorengana iritsi ahal izatea.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da.

 

Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra ez dira bilkuran egon.