Osasun Departamentua premiatzen da plan estrategiko bat abiaraz dezan Nafarroan iktusaren arretari ekiteko
Osoko bilkuran onetsia. 2021eko abenduaren 9an
1.- Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen da plan estrategiko bat abiaraz dezan Nafarroan iktusaren arretari ekiteko, iktus pediatrikoaren kodea barne, eta 2022ko Osasun Planari gehitzeko.
2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio prebentzio etengabeko kanpainak egin ditzan, herritarrei informatze aldera arrisku-faktore nagusiei buruz eta bizimodu osasungarria izatearen garrantziari buruz, herritarrek horren gainean duten ezagutza hobetu bidenabar.
3.- Foru Exekutiboa premiatzen da osasun arloko profesionalen prestakuntza hobetu dezan, pertsonei eta familiei ematen zaien laguntza hobetzeko.
4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da gaixoen elkarteak gogoan izan ditzan, zeresan handia izan behar baitute erabakiak hartzean
5.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio iktusaren gaineko ikerketaren aldeko apustu irmoa egin dezan
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsia (I-Ek ez du bilkuran parte hartu).