Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Urriak 28

Nuestra Señora de El Huerto ikastetxeko ikasleak gailendu dira Batxilergoko Eztabaiden X. Txapelketan

Yago Aguado Carrillo de Albornoz, Irabia-Izaga ikastetxeko ikaslea, bigarren sailkatua izan da, eta hizlari onenaren saria jaso du.

Iruñeko Nuestra Señora de El Huerto ikastetxeko ikasleek irabazi dute gaur Batxilergo mailako Eztabaida Txapelketako (BET) X. edizioa, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuren aretoan izan dena. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta foru legebiltzarrak antolatu dute lehiaketa. Bigarren sailkatua Iruñeko Irabia-Izaga ikastetxea izan da. Era berean, ikastetxe horretako Yago Aguado Carrillo de Albornoz ikaslea hizlari onena izendatu dute.

 

Talde irabazlea Nuestra Señora de El Huerto ikastetxeko ikasle hauek osatu dute: Adriana Ayarra Celay, Carmen Goyena Morata, Sara Ilarregui Soriano, Raul Olaverri Irigoyen eta Elena Torre Salvatierra. Prestatzailea ikastetxe bereko David Larrea del Mozo irakaslea izan da.

 

Bigarren sailkatutako taldea Irabia-Izaga ikastetxeko ikasle hauek osatu dute: Kristina Agustino Kuzmytska, Juan de Carlos Bergera, Juan Lera Lopez, Iranzu Telleria Martinez eta jada aipatu dugun Yago Aguado Carrillo de Albornoz. Hauek izan dira taldearen prestatzaileak: David Garciandia Igal, ikastetxe horretako ikasle ohia eta gaur egun NUPen gradu bikoitza ikasten ari dena (Administrazioa eta Enpresa Zuzendaritza eta Zuzenbidea), eta Pedro Rayon Valpuesta, Irabia-Izaga ikastetxeko irakaslea.

 

Txapelketaren lehenengo fasea atzo izan zen, ostirala, urriak 25, NUPen Arrosadiko campusean, Iruñean. Hogei taldek parte hartu dute eta horietatik lau sailkatu dira finalerdietarako. Finalerdiak larunbat honetan izan dira, goizez, eta ikastetxe hauek sailkatu dira: Iruñeko Navarro Villoslada BHIa eta Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxea, txapeldunaz eta txapeldunordeaz gain. Azken proban, Irabia-Izaga ikastetxeko ikasleek aldeko iritzia defendatu dute, eta Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko ikasleek kontra egiteko txanda egin dute. Bertan izan dira Unai Hualde Iglesias Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, eta Begoña Perez Eransus NUPeko Unibertsitateko Proiekzio, Kultura eta Hedapeneko errektoreordea.

 

Hauxe izan da eztabaidan landu duten gaia: Ebaluazio metodo gisa azterketak kendu beharko lirateke? Eta finaleko epaimahaikideak hauek izan dira: NUPeko irakasle diren Miren Sarasibar Iriarte (presidentea), Ramo Barrena Figueroa, Rafael Garcia Santos eta Eduardo Prieto Cobo, eta erakunde akademiko horretan ikasketak egin dituen Alfonso Urrizburu Santos.

 

Finalaren aurretik, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek hitz egin du, eta esan du hitzak oso boteretsuak direla elkar ulertzeko, edo soilik barkamena eskatzeko. Politika aldatzen ari da, baita eztabaidatzeko modua ere, gizartea ere aldatzen ari den bezala".

 

Txapelketa hau prestakuntza eta lehiatze ekimena da, Nafarroako ikastetxe publikoetako eta pribatu-itunduetako Batxilergoko 2. mailako ikasleei zuzendua. Ikastetxe bakoitzetik talde batek parte hartu du, hiru edo lau ikaslek eta kapitain batek osatutakoak hain zuzen ere. Ikasleek aukera izan dute beren trebetasunak lantzeko, besteak beste jendaurrean hitz egiteko gaitasuna, taldean lan egitekoa, informazioa aztertzekoa edo arrazoitzekoa. Gaitasun horiek norberaren prestakuntzarako oso interesgarriak izateaz gain, graduko unibertsitate ikasketekin lotutako zeharkako gaitasunak edo gaitasun orokorrak osatzen dituzte.

 

Epaimahaiak hainbat alderdi baloratu ditu, besteak beste hauek: sarrera, ihardeste eta konklusio onenak; lantaldearen jarrera; azaldutakoaren ordena, argitasuna eta sinpletasuna; segurtasuna eta gaiaren ezagutza; inprobisatzeko gaitasuna; hizkera egokia solasean, eta erantzuteko bizkortasuna.

 

Edizio honetan ehun ikasle inguruk parte hartu dute, hogei ikastetxetatik etorrita: Iruñeko hamalau ikastetxe (Basoko BHIa, Plaza de la Cruz BHIa, Navarro Villoslada BHIa, Nuestra Señora del Huerto ikastetxea, San Cernin ikastetxea, Sagrado Corazón ikastetxea, Hijas de Jesús ikastetxea, Santa Teresa de Jesús ikastetxea, Miravalles-El Redín ikastetxea, Irabia-Izaga ikastetxea, Calasanz-Escolapios ikastetxea, San Ignacio-Jesuitas ikastetxea, Santo Tomás-Dominicas ikastetxea eta Liceo Monjardín ikastetxea), Sarrigurengo Santa María La Real-Maristas ikastetxea, Mutiloako Luis Amigó ikastetxea, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola, Azkoiengo Ribera del Arga BHIa, Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxea eta Martzillako Marqués de Villena BHIa.

 

Eztabaida txapelketa honek hamar urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko bideo bat egin dute. Dagoeneko Nafarroako hogeita hamar ikastetxe inguruko 675 ikaslek parte hartu dute txapelketan.