NBI premiatzen da Nafarroako Gobernuarekin gazteei zuzendutako eta berdintasunean eta errespetuan oinarritutako harreman afektibo-sexualen gaineko neurri urgenteen sorta bat koordinatu dezan
Gazteen artean indarkeria matxista geldiarazteko prestakuntza-eskaintza osagarria eskatzen da, Skolae programa oraindik ez baita goi mailako zikloetara iristen
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin (I-Ek ez du osoko bilkuran parte hartu), zeinaren bidez Nafarroako Berdintasunerako Institutua premiatzen baita “sakon dezan Nafarroako Gobernuko departamentuekin, toki entitateekin eta Nafarroako elkarteekin eta mugimendu feministarekin egiten duen lan koordinatuan, gazteei zuzenduriko premiazko neurri sorta bat ezartzeko, berdintasunean, errespetuan eta indarkeria matxisten erauzketan oinarritutako harreman afektibo-sexualei buruzko prestakuntza ematen laguntzeko”.
Behin betiko testua EH Bildu ekimenaren titularrak PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugurekin sinatutako aldatzeko zuzenketa baten fruitu da.
Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak ohartarazten du iazko datuekin alderatuta % 6,3ko igoera izan duela indarkeria matxistarekin lotutako salaketa kopuruak, baita gazteen artean ere (salaketa guztietatik % 47 adingabeengandik iristen baitira). Hori dela eta, premiazkotzat jotzen du “genero-desberdintasunean” oinarritutako harremanak murrizteko jardutea, batez ere “txikitatik prestakuntza eta kontzientziazioa oinarri hartuta”.
Horretarako, “errespetuaren eta berdintasunaren” balioen aldaketaren alde egiteko, Skolae programaren balioa aitortzen da, baina zehazten da “oraindik ezartze-prozesuan daudenez, berandu iristen dela goi-mailako zikloetako ikasleentzat, eta, horregatik, “indarkeria matxistari aurre egiteko prestakuntza-eskaintza osagarria” eskatzen da.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Publicación de la moción (BOPN, n.º 95, de 06-09-2022)
Archivos adjuntos