Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legea aldatzen duen Foru Legea
Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko ekainaren 27an
Parlamentuaren osoko bilkurak Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legea aldatzen duen Foru Legea onetsi du gaur aho batez.
PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek sustatutako Foru Legearen helburua da 18/2019 Foru Legean jasotako denbora-mugak eguneratzea, zeinak behin-behineko gaikuntza 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztearen mende uzten baitzuen, eraginpeko pertsonek hala eskatzen duten kirol-lanbideetan aritzeko beharrezko titulazioa dutela egiaztatu ahal izateko".
Gauzak horrela, aldatu egiten da 18/2019 Foru Legearen zortzigarren xedapen iragankorra, eta 2025eko urtarrilaren 1era arte luzatzen da data hori baino lehen kirol-lanbideren batean ari direnek erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko epea. Ordutik aurrera, kirol-lanbideetan hasten direnek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute aldez aurretik.
Hala ere, 2025eko irailaren 1etik aurrera 18/2019 Foru Legean araututako lanbideetan aritzeko gaitzen duten lanbide-kualifikazioak eskatuko dira. Xede horrekin, azken xedapenetako laugarrenaren 2. paragrafoa ere aldatzen da, zeinak, aurreko kasuan bezala, 2023ko abenduaren 31n ezartzen baitzuen muga.
UPNk zuzenketa bat aurkeztu du, PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Contigo-Zurekin alderdien kontrako botoekin onartu ez dena, Lege hau argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetara mugatzeko Legea martxan jartzeko kronograma zehatz bat egiteko betebeharra.
Irakurketa bakarrean izapidetuta, Nafarroan kirol arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legearen aldaketa indarrean sartuko da NAOn argitaratu eta hurrengo egunean.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Foru Lege proposamena (90. NPAO, 2024-06-25ekoa)