Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Otsailak 2

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen aldaketa onetsi da

Araua eguneratzen da tokiko merkataritza-sozietateak zuzenean kudeatzeko moduen artean sartzeko, baldin eta haien kapital publikoa nagusiki toki-erakundearena bada

Parlamentuaren osoko bilkurak aho batez onetsi du gaur Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen aldaketa.

 

Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek sustatutako Foru Legearen helburua da tokiko merkataritza-sozietateak zuzenean kudeatzeko moduen artean sartzea, baldin eta haien kapitala soziala, titulartasun publikokoa izanik, nagusiki toki-erakundearena berarena edo toki-erakunde publiko batena bada.

 

Zeharkako kudeaketak eta gehienez ere 50 urteko indarraldia izateko emakidarekiko loturak (Mercairuñaren kasuan iraungitzear dago) sektore publikoko zenbait entitateren artean banatuta dauden sozietate horien proiekzioa eta estrategia murriztea saihestu nahi da.

 

Hori dela eta, merkataritza-sozietate horien xedea den zerbitzu publikoa eta, beraz, finantza-bideragarritasuna zalantzan jar ez daitezen, araua egungo errealitatera egokitu da; izan ere, gaur egun bi motatako tokiko sozietate publikoak baitaude: batetik, kapital osoa jatorriko toki-entitatearen jabetzakoa dutenak, eta, bestetik, jatorriko toki-entitateak sozietatearen kapitalean parte-hartzearen gehiengoa izanik ere, sektore publikoko beste entitate batzuen jabetzakoak ere badirenak modu minoritarioan, hala nola Nafarroako Gobernuarenak, CEPEN-Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoarenak, beste toki-entitate batzuenak, etab.

 

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea eguneratzen duen Foru Legearen artikulu bakarrak honako hau dio:

 

“192.2.d) Tokiko merkataritza-sozietatea, kapital soziala titulartasun publikokoa duena, eta nagusiki toki-entitatearena berarena edo haren erakunde publiko batena”.