Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea aldatzen duen Foru Legea
Osoko bilkuran onetsia. 2022ko martxoaren 17an
Parlamentuaren osoko bilkurak gaur Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duen foru legea onetsi du aho batez. Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen bigarren xedapen gehigarriari dagokion xehakapenari erantzuten dio eguneratzeko honek, haren edukiak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 166. eta 170. artikuluei eragiten die.
Gehiengo osoko legeak 166. artikuluari laugarren paragrafoa gehitzen dio (lehiaketa bidezko salmenta), eta 170. artikuluaren 1.b) atala aldatzen du (premia handiko egoerak), biak ere zur eta egurrezko aprobetxamenduei buruzkoak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen aldaketak hala dio:
1. artikulua. 166. artikuluari laugarren apartatu bat gehitzen zaio, eduki honekin:
«4. Era berean, egurrezko eta zurezko produktuak lehiaketa bidez saltzen ahalko dira, kalitate-prezio eskaintzarik onena oinarri harturik, baldin eta prezioa ez bada besterentzea egiteko irizpide erabakigarri bakarra. Horrelakoetan, puntuazioaren erdia gutxienez formula objektiboak aplikatuz kalkulatu beharko da, salmentaren baldintza-agiri arautzaileetan ezarriko direnak, eta haietan, irizpide bakoitzaren haztapen erlatiboa zehaztuko da. Era berean, irizpide sozialak eta/edo ingurumenekoak ezartzen ahalko dira. Lehiaketa hutsik gelditzen bada, baimenduta egonen da lotea zuzenean adjudikatzea, eskaintzaren aldeko txostena eman ondoren, baso administrazioak aurrez eskatzen badu. Kasu horretan, toki erakundeak zur eta egurretako aprobetxamenduak besterentzen ahalko ditu, foru lege honen 170. artikuluan ezarritakoarekin bat».
2. artikulua. 170. artikuluko 1.b) apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:
«b) Presakotzat jotzen diren eta interes publikoari eragiten dioten herrilanak edo lan pribatuak direla-eta egiten badira, eta era berean, Espainiako Gobernuak edo Nafarroako Gobernuak presako egoeratzat jo dituzten kasuetan».
Azken xedapena. Indarra hartzea.
Foru lege honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen xehakapena Mahaiaren akordio baten ondorio da, Eledunen Batzordeari entzun ondoren, Erregelamenduaren 152.3 artikuluan oinarrituta. Bertan honakoa ezartzen da: “foru lege proiektu edo proposamen batean jasota dauden xedapenetako batzuk gehiengo osoko foro legeei dagozkienean, eta beste batzuek bestelako gaiak arautzne dituztenean, bi foro lege proiektutan zatitzean ahal da, zeinak berezirik izapidetuko baitira”.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Foru lege proiektua (105. NPAO, 2021-09-20koa)