Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Urriak 11

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Foru Komunitatean farmaziako prestazioak osatzeari buruzko Foru Legea onetsi du gaur Nafarroako Foru Komunitatean farmaziako prestazioak osatzeari buruzko Foru Legea onetsi dute

SN, NaBai, Bildu-Nafarroa eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek onetsitako Foru Lege proposamenaren alde bozkatu dute; UPN eta PP parlamentu-taldeek ordea, kontra bozkatu dute

Onetsitako ebazpenak Nafarroako Foru Komunitatean farmazia-prestazioak osatzearen inguruko araudi berri bat du. Araudiak, besteak beste, eskubidearen titularrak, OSNaren farmazia-prestazio anbulatorioa aplikatzeko arauak, finantza-estaldura publikoaren hedapenerako arauak eta finantza-estalduraren hedapenaren norainokoa arautzen ditu. Foru lege berria Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak egindako proposamenaren bidez proposatu zen, eta Osoko Bilkuraren aurrean onetsi da irakurketa bakarreko prozeduraz onetsi da.

Zioen azalpenean, Foru legeak, besteak beste, dioenaren arabera “lege honek testuinguru horretan eragiten du, lehen helburu izanik Estatuko oinarrizko araudi berriaren aplikagarritasuna bideratzea. Horretarako, beharrezko neurriak egituratu behar dira, sendagaiak agintzeko funtzioa osa dadin sistemak sortuko duen informazioarekin, erabiltzaileen ekarpenerako mekanismoari dagokionez, eta, aldi berean farmazia-prestaziorako baldintza onenak bermatuko dituen kudeaketa-elementu berriak transmititzeko gai izan dadin.
 

Bestalde, foru lege honen helburu da, halaber, oinarrizko antolamenduaren garapenean sakontzea, Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-politikaren berariazko gidalerroak finkatzeko. Helburu horretarako, betiere legedia errespetatuz, eta Estatuko oinarrizko araudi berriak gastu publikoa arrazionalizatzeari buruz xedatutako helburu eta printzipioak kontuan hartuta herritarrekin dugun konpromisoa hedatzeari ekin diogu, eta Estatuak ematen duen oinarrizko prestazio-estatusa osatuz, Nafarroan lortu ditugun babes-mailei eusteko”.

Foru legeak xedatzen duenez, farmazia-prestazioen osaketarako eskubidea izanen dute Osasun Sistema Nazionalaren bidez funts publikoekin finantzatutako osasun-laguntzaren eremuan sartutako pertsonek, haren asegurudun edo onuradun direlako; baita Nafarroako Foru Komunitatean pertsonek osasunaren arloan dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko 17/2010 Foru Legeko 11. artikuluan jasotakoaren arabera osasun-laguntza publikorako eskubidearen titularrak diren eta foru lege honetako 2.1 artikuluan sartzen ez diren pertsonek ere.

3. artikuluan, lege berriak Osasun Sistema Nazionalaren farmazia-prestazio anbulatorioa aplikatzeko arauak erregulatzen ditu. Horri dagokionean, medikamentuak eta osasun-produktuak Nafarroako Foru Komunitatean banatzeko, estatuko oinarrizko araudiari, foru lege honi eta foru lege hau garatzeko edo aplikatzeko ematen diren gainerako arauei jarraituko zaie.

Bestalde, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun-zerbitzuen eremuko mediku-aginduei laguntzeko informazio-sistemek zenbait informazio- eta interakzio-azpisistema dituzte OSNaren farmazia-prestakuntzan barne hartutako medikamentu-izendegiaren ondoan. Horrenbestez, arauak ezarritako eremu subjektiboari buruzko xedapenek osatutako informazioa erantsiko dute, eta, bereziki, foru lege hau, farmazia-prestazioetan erabiltzaileek egin beharreko ekarpenen sistemari buruzkoa.

Azkenik, medikamentuak eta osasun-produktuak agintzeko, Osasun Sistema Nazionalean baliagarriak diren errezetak eta erizaintza-aginduak egiteko eredu ofizialak bete behar dira.

Foru Legearen 4. artikuluak Osasun Sistema Nazionalaren Nafarroako Foru Komunitateko farmazia-prestazio anbulatorioaren finantza-estaldura publikoaren hedapenerako arauak erregulatzen ditu.

Araudi horren arabera, Osasun Sistema Nazionalean oro har aitortutako eskubidearen ildotik eskuratzen dutenei eta 2.2 artikuluan araututako estalduraren hedapenari dagozkion kolektiboetakoak ez direnei 29/2006 Legeak erabiltzaileen ekarpenei buruz xedatutakoa aplikatuko zaie (ekainaren 26ko 29/2006 Legea, medikamentuen eta osasun-produktuen bermeei eta arrazoizko erabilerei buruzkoa). Bermatuta geratuko da, betiere, pertsona guztien benetako berdintasuna, prestazioak eskuratzeari dagokionez.

Halaber, Foru lege honetako 2.2 artikuluan aipatzen diren pertsona guztiek izanen dute 5. artikuluan araututako estaldurarako eskubidea.

Medikamentuak eta osasun-produktuak Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo dauden farmazietan banatuz gero, finantza-estaldurarako eskubidea duten pertsonek eskatu ahal izango dute farmazia horietan gehiegi ordaindutakoa itzultzea, Nafarroako Foru Komunitateko farmazietan ordainduko zutena erreferentziatzat hartuta.

Legearen 5. artikuluak finantza-estaldura zabaltzearen norainokoa aurreikusten du.
1. Estaldurak honako baldintza ekonomiko hauek ditu, erabiltzaileak Osasun Sistema Nazionalaren farmazia-prestazio anbulatoriorako egin beharreko ekarpenei dagokienez:
a) Orokorrean, publikoarentzako salmenta-prezioaren % 40ko ekarpena egin beharko dute erabiltzaileek. Baldintza horietatik kanpo geratzen dira ekarpen murriztuaren sistemaren mendeko medikamentuak.
b) Salbuespen gisa, ez dute ekarpenik egin beharko honako kategoria hauetako erabiltzaile eta onuradunek:
I. Pentsiodunek, kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzten pertsonak barne hartuta.
II. Sindrome toxikoen kalteak pairatu dituztenek eta ahalmen urriko pertsonek, berariazko araudietan xedatutako kasuetan.
III. Gizarteratze errenta jasotzen duten pertsonak.
IV. Langabezia-saria jasotzeko eskubidea galdu duten langabetuek, egoera horretan dauden bitartean.
V. Lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen ondoriozko tratamenduak dituzten pertsonek.
VI. Ekarpenetik salbuetsita daude ondotik zerrendatzen diren pertsonak ere:
• 65 urtetik goitikoak.
• Alargunak.
• 18 urtetik beheitiko umezurtzak.
• % 33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duten pertsonak.
5. artikuluak aurreikusten duenez, ekarpena medikamentua eskuratzeko unean egingo da. Medikamentua Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko farmazia batean eskuratzen bada, gehiegi ordaindutakoa 4.3 artikuluan xedatutakora egokituko da.

Osasun Departamentuak beharrezko neurriak hartuko ditu, foru lege honetako arauak helarazteko eta integratzeko Nafarroako Foru Komunitatean legez ezarritako farmaziek Osasun Sistema Nazionalaren farmazia-prestazio anbulatorioari dagozkion medikamentuak banatzeko lankidetza-baldintzak jartzearren indarrean dagoen itunaren arabera.
 

Halaber, osasuneko kontseilariari ahalmena ematen zaio, errezeten eta erizaintza-aginduen eredu ofiziala egokitzeari ekin diezaion, hura eguneratzeko, araudiari egokitzeko, edota Nafarroako Foru Komunitateko farmazia-prestaziorako beharrezko eskakizun operatiboetara egokitzeko, eta horrez gain, aurreikusitako gastu-itzulerarako prozedura ezartzeko.

Foru legearen zioen azalpenak honakoa dio:

“Osasun Sistema Nazionalaren farmazia-prestazio anbulatorioa maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoak, arautzen du, prestazio publiko hori ospitaleratu gabe emateko, erabiltzaileek neurri batean ordainduta. Prestazio hori ekainaren 26ko 26/2006 Legean, medikamentuen eta osasun-produktuen bermeei eta arrazoizko erabilerari buruzkoan, xedatutako araudiaren mende dago.
 

Lege horiek aldatu egin dira, hain zuzen, apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuak, OSNaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko presako neurrienak, xedatutakoaren bidez. Horrenbestez, medikamentuaren zikloa esaten zaionaren zenbait esparrutako programa- eta kudeaketa-arauak ezarri dira; bereziki, prestazio publikoa kudeatzeko eta finantzatzeko ardura duten herri-administrazio sanitarioen jarduera-eremuan. Hortaz, barne hartzen da medikamentu horiek banatzen dituzten farmazia guztiekiko bitartekotza, bai eta finantzaketa publikoaren funtsezko ekarpena ere, sistemaren funtzionamendua bermatzeko.
 

Lege honek testuinguru horretan eragiten du, lehen helburu izanik Estatuko oinarrizko araudi berriaren aplikagarritasuna bideratzea. Horretarako, beharrezko neurriak egituratu behar dira, sendagaiak agintzeko funtzioa osa dadin sistemak sortuko duen informazioarekin, erabiltzaileen ekarpenerako mekanismoari dagokionez, eta, aldi berean farmazia-prestaziorako baldintza onenak bermatuko dituen kudeaketa-elementu berriak transmititzeko gai izan dadin.
 

Bestalde, foru lege honen helburu da, halaber, oinarrizko antolamenduaren garapenean sakontzea, Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-politikaren berariazko gidalerroak finkatzeko. Helburu horretarako, betiere legedia errespetatuz, eta Estatuko oinarrizko araudi berriak gastu publikoa arrazionalizatzeari buruz xedatutako helburu eta printzipioak kontuan hartuta herritarrekin dugun konpromisoa hedatzeari ekin diogu, eta Estatuak ematen duen oinarrizko prestazio-estatusa osatuz, Nafarroan lortu ditugun babes-mailei eusteko.
 

Lege honek bideratuko du Osasun Sistema Nazionalaren farmazia-prestazio anbulatorioa emateko oinarrizko finantza-baldintzei osagarri bat eranstea Foru Komunitatearen eremuan, baldintza berdinetan eta prestazio hori jasotzeko eskubidea duten pertsona guztientzat, Osasun arloko eskubideei eta betebeharrei buruzko 17/2010 Foru Legeko 11. artikuluan jasotzen den moduan.
 

Estatuko esparrua garatzeko ahalmen hori proiektatzen da arau horrek finkatu duen eremuan, Estatuaren zenbait eskumenetan zehaztu gabe babestuta. Baina, Konstituzio Auzitegiaren doktrinari erreparatuta, maiatzaren 25eko 98/2004 epaitik aurrera argi eta garbi ageri da farmazia-prestazioa ezartzeari eta publikoki finantzatzeari dagokionez, zehazki Konstituzioaren 149.1.16 artikuluan jasotako osasunaren oinarriei buruzko Estatuaren eskumena; besteak beste, gizarte-segurantza sistemako osasun-laguntzaren kontribuziozko izaera galtzeak behin betiko lagundu du Osasun Sistema Nazionaleko prestazio publikoen sistemaren oinarriaz jabetzeko kontzeptua birdefinitzen eta finkatzen, eta, gaur egun, zerga orokorren kargura finantzatzen da oso-osorik.
 

Foru Lege honek bilatzen duena da gure Foru Komunitateari dagokion eskumen-eremuaren oinarrizko antolamendua hedatzea edo hobetzea, kasuan kasuko politika publikoak garatzeko eta gauzatzeko ahalmena baitu.
 

Ekimen honek ez du inolako ondorio negatiborik eraginen OSNari dagokion araudiaren aplikazioaren egunerokoan, eta, jakina, ez du inolaz ere eragin behar OSN guztiaren prestazioak jasotzeko ekitateari eta benetako berdintasunari buruzko berme osoari. Gainera, kontuan izan behar da ez dela sendagaien edo osasun-produktuen berariazko erreserba; izan ere, erreserba horiek mugatzaileak dira, ekainaren 26ko 29/2006 Legeak, medikamentuen eta osasun-produktuen bermeei eta arrazoizko erabilerari buruzkoak, xedatutako araubide juridikoari jarraikiz”.