Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Urriak 20

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, Hiru Hamabi elkartearen ordezkaritza bat hartu du

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, Yolanda Fonseca eta Guzmán Santafé hartu ditu gaur, Garuneko kaltea jasan duten adin txikikoen familien Hiru Hamabi elkartearen lehendakaria eta batzordekidea, hurrenez hurren.

 

Bileran, Yolanda Fonseca Hiru Hamabiko presidenteak datorren urriaren 26an Legebiltzarrean ekitaldi instituzional bat egiteko borondatea helarazi dio lehendakariari, Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Egunarekin batera.

 

Era berean, elkarteko ordezkariek lehendakariari jakinarazi diote Osasun Batzordearen lan-saio batean parte hartuko dutela azaroan, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean garuneko kaltea jasan duten adin txikikoen arreta espezifikoko programaren egoera baloratzeko. Programa hori parlamentuko ekimen bati esker sortu zen.

 

Hiru Hamabi Haurren Hartutako Kalte Zerebralaren elkarte espezifiko bakarra da Estatu osoan. 70 familia biltzen ditu, eta horiei informazioa, aholkuak eta laguntza-espazioak eskaintzen dizkie. Gainera, irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa, kolektibo horren arazo eta premiei buruzko sentsibilizazio-ekintzak egiten ditu, eta horretarako baliabideak lortzen saiatzen da erakunde publiko, elkarte eta klinika pribatuen bidez. Elkartearen izenak 3/12 esan nahi du, abenduaren 3a, hau da, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna.