Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Maiatzak 5

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Mercedes Babé Gurutze Gorriaren eta Ilargi Erdi Gorriaren Batzorde Iraunkorreko ordezkari gorenari harrera egin dio

Unai Hualdek Gurutze Gorriaren izera humanitarioa azpimarratu du, Orokietako gudu-zelaiko lehen esku-hartzearen 150. urteurrena dela eta

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Mercesdes Babé Gurutze Gorriaren eta Ilargi Erdi Gorriaren Batzorde Iraunkorreko ordezkari gorenari harrera egin dio gaur arratsaldean. Merche Ruiz de Galarreta Nafarroako Gurutze Gorriko lehendakariorde eta Iruñeko Gurutze Gorriko lehendakariak ere bilkuran parte hartu du.

 

Bileran Mercedes Babék Gurutze Gorria nazioartean osasun arloan egiten ari den lan humanitarioa azaldu dio lehendakariari, bai gerrari dagokionez, bai pandemiari dagokionez. Aurten Gurutze Gorriak III. Karlistaldian Orokietan (1872) egindako lehen esku-hartzearen 150. urteurrena da.

 

“Efemeride hau ospatzeko Karlisten museoan egin genuen Osasuna eta gizatasuna XIX. eta XX. mendeetako gerra-gatazketan erakusketak Gurutze Gorriaren helburua, sufritzen dutenei diskriminaziorik gabe laguntzea, ezin hobeto laburbiltzen du. Erakusketak sorospena egiten dutenengana eta gudako protagonistengana hurbiltzen gaitu. Ostiralean hitzaldi bat eskainiko dugu eta larunbatean Orokietako gatazkaren antzezpena izango da. Nazioarteko giro nahasiak hondamendien eta osasun-larrialdien aurretik, bitartean eta ondoren jardutearen garrantzia gogorarazten digu, besteak beste, munduan bakea lortzen laguntzeko”.

 

Unai Hualdek, bere aldetik, Europako eta munduko taula astintzen duten larrialdi orokorreko egoeren ondorioz sortutako krisi humanitarioekin Ganberak duen konpromisoa azpimarratu du. Horregatik, Gurutze Gorria zoriondu du, gatazka-lekuetan egiten dituen esku-hartze guztien ezaugarri diren “azkartasunagatik eta eraginkortasunagatik”.

 

“Orokietako guduaren 150. urteurrenak gogorarazten digu Gurutze Gorriak mende eta erdi daramala egon daitekeen eskenatokirik txarrenean, belikoan alegia, laguntzen”.

 

Gurutze Gorria erakunde humanitarioa da, eta 1859an sortu zen Solferinoko (Italia) batailaren ondoren. Espainian egin zuen lehen esku-hartzea Nafarroan izan zen, Orokietako batailan, Hirugarren Karlistaldian. Joan den asteazkenean, maiatzak 4, 150 urte bete ziren.