Noiz argitaratua Asteazkena, 2008.eko Martxoak 5

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera egin dio ONCEren lurralde-kontseiluko lehendakariari

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, ONCEren lurralde-kontseiluko lehendakari Valentín Fortún Arriezu jaunari harrera egin dio.

Izandako elkarrizketan, ONCEren ordezkariak Parlamentuko lehendakariari informazioa eman dio erakundearen jarduerei eta etorkizunerako proiektuei buruz, bai eta Legebiltzarrean diharduten parlamentu-taldeei aintzat hartzea eskatzen dieten proposamenei buruz ere.

Torres andrearekin izandako bileran, Fortún jaunak adierazi du zenbait erakunde eta organismorekin harremanetan jarri nahi dutela, ezgaituen bizi-baldintzak eta moldatze pertsonala hobetzeko abian jartzen ari diren ekimenen berri eman ahal izan dezaten, bai eta jokoaren bitartez eskuraturiko baliabideetarako erabakitako erabilera eta helburuei buruz informatu ahal izan dezaten ere.

ONCEren lurralde-kontseiluko lehendakariak Parlamentuko lehendakariari eskatu dio ezgaitasunaren alorrean beharrezkoak diren legegintza-ekimenak abiaraz daitezen parlamentu-taldeen bitartez, eta, horretarako, ONCEren zerbitzuek behar den lankidetza eta aholkularitza eskainiko dute, proposamenak prestatu ahal izateko.