Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Martxoak 17

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Atena Fundazioari harrera egin dio bere hogeigarren urteurrenean

Ganberak desgaitasuna duten pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko duen konpromisoa azpimarratu du Unai Hualdek

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Atena Fundazioaren ordezkaritza bati harrera egin dio gaur, hain zuzen, Blanca Ruiz lehendakariari eta Arantxa Garatea gerenteari.

 

Bilkuran zehar Ruizek eta Garateak Fundazioaren lana azaldu dute, eta pertsonen eskubideen betetzea eta garapena sustatzearen garrantzia azpimarratu dute, besteak beste, eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Hitzarmenean xedatutakoaren arabera, arterako eta kulturarako sarbide unibertsalari dagokionez.

 

Bestalde, 2021ean zehar Atena Fundazioak ospatzen duen 20. urteurrenari dagokionez, Ruiz eta Garateak Legebiltzarrarekin elkarlanean jarraitzeko borondatea helarazi diote lehendakariari, eta Fundazioaren azken sorkuntza Parlamentuan erakusteko eskaera egin dute. Nafarroa koloretan erakusketa da, eta 16 koadrok osatzen dute, urtero Musika eta Dantza, Artea eta Desgaitasuna Eskolan antolatzen duten arte plastikoen tailerreko ikasleek eginak.

 

"Zerbait berezia egin nahi genuke Parlamentuaren atalondoan Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroaren Egunarekin bat eginez, abenduaren 3an ospatzen baitugu. Aurtengo 20. urteurrena ixteko modu bikaina izango litzateke. Urte berezia efemerideagatik eta pandemia-egoerak eragindako zailtasun gehigarri guztiengatik".

 

Unai Hualdek, bere aldetik, erakundeak "desgaitasuna duten pertsonen eskubideekin duen konpromiso irmoa" azpimarratu du, eta "Fundazioaren eta arlo horretan lan egiten duten gainerako erakundeen lana ikusarazten lagunduko duten lankidetza bideak irekitzeko" prest agertu da.

 

Atena Fundazioa 2001ean sortu zuen senide talde batek, jarduera artistikoak ahalmen intelektual, emoziozkoak eta psikomotorrak indartzen dituela sinetsita, desgaitasuna duten pertsonen garapen integrala sustatzeko helburuz. Horretarako, pertsona hauen bizi-kalitatea hobetzeko eta beren bizi-proiektuan laguntzeko, metodologia propioa eta berritzailea erabiltzen dute, artea eta pedagogia uztartuz.