Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Uztailak 30
Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariarekin bildu da
Joaquín Galvek eta Unai Hualdek bi erakundeen arteko lankidetza harremana mantentzeko beharra defendatu dute
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko (JAN) lehendakariak, Joaquín Galvek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariari, Unai Hualderi harrera egin dio gaur.
Iruñeko Justizia Jauregira egin duen lehenengo bisita instituzionalean Unai Hualdek Nafarroako JAN-ko lehendakaria gonbidatu du, aurreko urteetan egin den bezala, datorren udazkenean memoria judiziala aurkeztera Legebiltzarrera joan dadin .
Galvek eta Hualdek bi erakundeen arteko lankidetza harremana mantentzeko interesa agertu dute.