Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek harrera egin dio Imanol Pradales lehendakariari
Bilerak balio izan du Foru Erkidegoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko egungo lankidetzaeredua indartzeko beharra berresteko
Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek harrera egin dio bere bulego ofizialean gaur arratsaldean EAEko lehendakari Imanol Pradalesi.
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakari berriak Nafarroara egin duen lehen bisita instituzionala izan da, Foru Erkidegoko erakundeetako arduradun nagusiekin biltzeko asmoz.
Bilerak balio izan du Foru Erkidegoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko egungo lankidetzaeredua indartzeko beharra berresteko, haiek lotzen dituzten lotura historikoak, kulturalak, linguistikoak eta sozialak kontuan hartuta.
Gaurko bileran, Hualdek eta Pradalesek egoera politikoa aztertu dute, eta biek nabarmendu dute zein garrantzitsua den harreman eta lankidetza instituzionala eta administratiboa arina eta oztoporik gabekoa izatea harreman berezia daukaten bi lurraldeon artean.