Nafarroako Parlamentuan ekitaldi bat eginen da ostegun honetan Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 49. urteurrena ospatzeko
Ostegun honetan, otsailaren 27an, SEADen aldarrikapenaren 49. urteurrena ospatzeko ekitaldia eginen da Nafarroako Parlamentuan, zeina Sahararen Nafarroarako ordezkaritzaren eskariari jarraituz antolatu baita.
Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde jauna arduratuko da jardunaldiaren irekiera-ekitaldiaz. Ondoren hitza hartuko dute SEADen ordezkari Hamdi Ahmed Omar jaunak, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusi Inés Jiménez andreak eta Iruñeko alkate eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari Joseba Asiron jaunak.
Sahararekin elkarlanean diharduten Nafarroako elkarteetako ordezkarien hitzartzearen ondoren, "Bakea eta Askatasuna Saharan" taldeartekoaren koordinatzaile den Carlos Guzmán jaunak itxiko du ekitaldia.
Erabilera anitzeko aretoan eginen da ekitaldia, 17:00etatik aurrera.