Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Urriak 16

Nafarroako Parlamentuak Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi bat eginen du ostegun honetan

Nafarroako Parlamentuak Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi bat eginen du ostegun honetan, urriak 17 (09:00, atalondoan). 

 

Ekitaldia Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariaren agurrarekin hasiko da, zeinak Eledunen Batzarrak onartutako Adierazpen Instituzionala irakurriko duen, eta ondoren Gizarte Erakundeen Plataformako ordezkariek hartuko dute hitza.