Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Martxoak 11

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du posible diren bide guztiak azter ditzan Auzitegi Gorenak zalantzan jarritako trafiko-eskualdaketa obratzeko

Foru Araubideko Batzordeak onetsi du. 2024ko martxoaren 6an

1. Nafarroako Parlamentua, Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek aldeztutako interpretazioarekiko koherentziari heldurik, ez dago ados Auzitegi Gorenaren 2024ko otsailaren 15eko epaiarekin, aurka egiten dielako Foru Komunitatearen eskubide historikoei, zeinek Konstituzioaren eta LORAFNAren babesa baitute, bai eta Auzitegi Gorenaren beraren jurisprudentziak emandako babesa ere. Ondorioz, trafikoko eta ibilgailu motordunen zirkulazioko eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroari eskualdatzeko, egoki deritzo Errege Dekretuaren bideari.

 

2. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du ezen, Transferentzien Batzordearen aho bateko erabakia beterik, 2023ko martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuak posible diren modu guztiak azter ditzan ebazpen judizial horrek eragindako egoera leheneratzeko, eta trafikoaren nahiz ibilgailu motordunen arloan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzea gauzatzeko, hain zuzen erabaki horretan zehaztutako moduaren arabera.

 

3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Nafarroaren autogobernuarekiko konpromisoa, eta trafiko nahiz bide-segurtasunaren gaineko eskumena Nafarroari LORAFNAn aitortzen zaion eskumena dela eta Konstituzioak eskubide historiko bezala babestua dela jotzen du.

 

PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek aurkeztu dute.

 

PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin-ek alde bozkatu dute eta UPN, PPN eta Vox-ek aurka.