Nafarroako Parlamentuak, nafar herritarren ordezkari legitimoa den aldetik, espresuki aitortu eta eskertu nahi baitu hezkuntza-etapa guzti-guztietako irakasleek alarma egoera indarrean egon den bitartean egin duten irakaslana
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko ekainaren 1ean
- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak, nafar herritarren ordezkari legitimoa den aldetik, espresuki aitortu eta eskertu nahi baitu hezkuntza-etapa guzti-guztietako irakasleek alarma egoera indarrean egon den bitartean egin duten irakaslana. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
“1.- Nafarroako Parlamentuak, nafar herritarren ordezkari legitimoa den aldetik, espresuki aitortu eta eskertu nahi du hezkuntza-etapa guzti-guztietako irakasleek alarma egoera indarrean egon den bitartean gure foru erkidegoko ikastetxe guztiak nahitaez itxi izanak eragindako ondorioak minimizatze aldera egin duten irakaslana.
2.- Halaber, Nafarroako Parlamentuak azpimarratu egin nahi du irakasmolde-aldaketara egokitze aldera hezkuntza-etapa guztietako irakasle guztiek egunotan erakutsitako ahalmena, bai eta haien erabateko dedikazio eta ahalegina ere, ez zedin haien ikasle bakar bat ere kaltetuta atera.
3.- Nafarroako Parlamentua guztiz konbentzituta dago irakasleen irakaslana izanen dela gure gizartea prestakuntza-, ekoizpen- nahiz harreman sozialeko eredu berrietara egokitzeko funtsezko gakoetako bat; izan ere, funtsezkoak izan dira pandemian zehar, eta etorkizunean erabilgarriak izanen dira zalantzarik gabe aurrean daukagun hezkuntza-agertoki berrian”.