Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Martxoak 20

Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunea gorde du, lan-istripuan hil den azken pertsona gogoan

Halaber, Legebiltzarrak bere atsekabea agertu nahi du Burgosen gertatutako azken erailketa matxista dela-eta.

Nafarroako Parlamentuaren gaurko Osoko Bilkura minutu bateko isilunea gordez hasi da, Nafarroan lan-istripuan hil den azken pertsona gogoan. Heriotza astelehen gauean gertatu zen Buñuelen, ganaduarendako janari fabrika bateko makina amaigabe batek langilea harrapatu zuenean.

 

Unai Hualde Legebiltzarreko lehendakariak Parlamentuaren izenean doluminak eta elkartasuna helarazi dizkio Ribaforadako 34 urteko bizilaguna zen Josué Marqués Zardoyaren familiari.

 

Genero indarkeriaren beste biktima bat

 

Minutu bateko isiluneak orobat balio izan du Legebiltzarrak bere atsekabea ager zezan genero indarkeriaren azken biktima dela-eta; izan ere, iragan igandean, martxoak 16, bikotekideak 34 urteko emakumea hil zuen ustez.

 

Ikerketa egiten ari direnek informatu dutenez, aurrez ez zen genero-indarkeriagatiko salaketarik aurkeztu ustezko feminizidaren aurka. Biktimak adingabeko semea zeukan.

 

Espainian 2025ean genero indarkeriaren ondorioz hildako bosgarren emakumea da, eta jada 1.299 hil dira 2003an erregistroa egiten hasi zenez geroztik.

 

Era berean, sei dira jada amaren aurkako genero-indarkeriagatik aurten umezurtz gelditutako adingabeak, eta 2013tik zenbatzen hasita, berriz, 476.