Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunea gorde du erakundearen atarian, genero-indarkeria dela-eta izan diren azken erailketak gaitzesteko
“Emakumeen aurkako indarkeriari ez” goiburupean, Legebiltzarrak bere arbuioa adierazi du joan den urtarrilaren 31n Asturiasen 39 urteko emakume bat erail zutelako, eta orobat arbuiatzen du 2024ko urriaren 18an izandako beste hilketa hura, geroago genero-indarkeriak eragina izan zela aitortu dena
Foru parlamentariek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuaren atarian, gure herrialdean izan diren azken erailketa matxistak gaitzesteko.
Oraingo honetan, iragan asteartean –urtarrilaren 31–, Langreon (Asturias), ustez bere bikotekideak hil duen 39 urteko emakume baten heriotza salatu da. Biktimak 7 eta 15 urte bitarteko hiru seme-alaba zituen, lehengo harreman batekoak. Lehenagotik ez zegoen genero-indarkeria dela-eta ustezko erasotzailearen aurka jarritako salaketarik.
Orobat deitoratu da gizon bat eta emakume bat, hori ere 39 urtekoa, hil izana Logroñon urriaren 18an, haren bikotekide ohia hilketan inplikaturik baitago.
Erasotzailea eta biktima espainiarrak dira. Biktimak bazituen alaba bat eta seme bat, adindunak. Lehenagotik bazeuden salaketak, genero-indarkeria dela-eta.
2024an genero-indarkeria dela-eta gure herrialdean izan zen azken erailketa izan hori, eta 2025ean izan den lehena izan da hau; jadanik Espainian 1.294 emakume erail dituzte 2003an datu horiek biltzen hasi zirenetik.