Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Abenduak 19

Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunea egin du, indarkeria matxistaren azken biktimen oroimenez

Nafarroako Parlamentuaren gaurko Osoko Bilkura minutu bateko isilunea gordez hasi da, azken bi erailketa matxistengatiko gaitzespen gisa. Izan ere, abenduaren 18an, 42 urteko emakume bat bere bikotekideak erail zuen. Ez zegoen tratu txarrei buruzko aurretiazko salaketarik. Beste emakume bat ere, 50 urtekoa, gogoan izan da, bere bikotekideak abenduaren 17an Cartagenan (Murtzia) eraila. Erasotzaileak urruntze-agindu bat zeukan tratu txarrengatik, 11 egun lehenago mugaeguneratu zena.

 

Cartagena eta Lugokoekin, 46 dira 2024an beren bikotekideak edo bikotekide ohiak eraildako emakumeak; 1.291, estatistika-egitea 2003an hasi zenetik. Horrez gain, eta datu ofizialen arabera, 2024an bederatzi adingabe izan ziren erailak, genero-indarkeria tarteko. 2013az geroztik, 62.