Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Urtarrilak 25

Nafarroako Parlamentuak, Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta, elkartasuna adierazten die gaixotasun hori duten pertsona guztiei

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko urtarrilaren 25ean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta. Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak, Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta, elkartasuna adierazten die gaixotasun hori duten pertsona guztiei eta pertsona horien beharrizanei erantzuten eta pandemiak beren bizitzetan duen eragina arintzen laguntzeko konpromisoa adierazten du.

 

Hala, Nafarroako Parlamentuak babesten du bidezkoak diren ekintzak abian jartzea pertsona horien zaurgarritasun bereziko egoera arintzeko eta minbizia duten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatzeko.

 

Halaber, Nafarroako Parlamentuak minbiziaren ikerketa babesten du, gaixotasun horren aurka borrokatzeko ezinbesteko tresna baita, eta bere aitortza helarazten die minbizia duten pertsonei laguntzen dieten elkarte era entitate guztiei, haien konpromiso eta lan etengabeagatik”.