Nafarroako Parlamentuak Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzen du eta elkartasuna adierazten dio palestinar herriari
Osoko bilkurak onetsi du. 2024ko maiatzaren 16an
1.- Nafarroako Parlamentuak Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzen du, eta elkartasuna adierazten dio palestinar herriari.
2.- Nafarroako Parlamentuak Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa eta NBEren ebazpenak bete ditzan exijitzen dio Israeli.
3.- Israel premiatzen da korridore humanitarioak irekitzea onar dezan eta berehalako su-eten iraunkorra dekreta dezan Gazan eta Zisjordanian.
4.- Estatuko Gobernuari eskatzen zaio Palestina eskubide osoko estatu gisa aitor dezan eta palestinar herriari ematen zaion laguntza humanitarioa handitu dezan.
5.- Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten dio Nazio Batuen Erakundearen UNRWA Agentziari, ezinbesteko lana egiten duela aitortzea, eta haren funtzionario erailengatiko dolumina adieraztea.
6.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari, Estatuko Gobernuari eta gainerako nazioarteko eragileei eskatzen zien manten ditzaten Palestinarekiko jadaneko lankidetza proiektuak, eta babes ditzaten alor horretan lan egiten duten entitateak, hala nola UNRWA.
7.- Estatuko Gobernua eta nazioartea premiatzen dira areagotu ditzaten gerra-egoera baretzera eta bake iraunkorra lortzera bideratutako urrats diplomatikoei bultzada emateko ahaleginak.
8.- Nafarroako Parlamentuak aldeko jarrera adierazten dio “Yala Nafarroa Palestinarekin” elkarteari, eta aldeztea giza eskubideen eta Palestinan bake justu eta iraunkorra lortzearen alde egiten ari den lana.
9.- Parlamentuak babesa adierazten dio "Askatasunaren Flotilla"ri, eta Israel premiatzen du ez dezan eragotz laguntza humanitarioa Gazako zerrendako herritarrengana helaraztea.
10.- Foru Legebiltzarrak, aldi berean, bere babesa adierazten dio palestinar herriarekiko elkartasuna eta babesa adierazteko ekimenak egiten ari den ikasle-mugimenduari.
11.- Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu Hamas talde terroristak Israelgo Estatuaren aurka egindako eraso terroristak, ehunka hildako eta zauritu eragin dituztenak, eta exijitu egiten du bahituak berehala askatzea.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. puntua PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren eta Voxen aurkakoekin onetsi da. Iñaki Iriartek (UPN) aldeko botoa eman du.
2. eta 3. puntuak UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi dira.
4. eta 9. puntuak PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPN eta PPNren abstentzioekin eta Voxen aurkako botoarekin onetsi dira.
5., 6., eta 8. puntuak PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPN eta PPNren abstentzioekin eta Voxen aurkakoarekin. Iñaki Iriartek (UPN) aldeko botoa eman du.
7. puntua aho batez onetsi da.
10. puntuaren alde bozkatu dute PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek eta UPN, PPN y Voxek aurka.
11. puntua PSN, UPN eta PPNren aldeko botoekin, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinen abstentzioekin eta Voxen aurkako botoarekin onetsi da.