Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Urriak 15

Nafarroako Parlamentuak harrera instituzionala eginen die asteazken honetan Txileko Nafarroako Etxeari eta Espainiako Cofochilex Federazioari

Hori dela eta, Unai Hualdek Javier Velasco Txilek Espainian duen enbaxadorea hartu du gaur

Aste honetan Iruñean ospatzen ari den Munduko XXI. Cueca Txapelketarekin bat eginez, Nafarroako Parlamentuak harrera egingo die asteazken honetan, hilak 16, Txileko Nafarroako Etxeari eta Espainiako Cofochilex Federazioari.

 

Harrera 09:30ean izango da Ganberaren egoitzaren atalondoan, eta Unai Hualdek emanen dio hasiera ekitaldiari. Halaber, Kanpo Harremanetarako Ministerioko Karen Larraín Gahonak eta Nafarroako Txileko Elkarteko presidente Evelyn Trujillo Vegak hartuko dute hitza.

 

Ondoren, cueca dantza erakustaldia izango da. 10:30ean, Nazioarteko Cofochilex Federazioaren Batzarra Osoko Bilkuren Aretoan bilduko da.

 

Testuinguru horretan, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Javier Velasco Txilek Espainian duen enbaxadorea hartu du gaur eguerdian, agenda kontuak direla eta ezin izango baita bihar gerturatu.