Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Urriak 8

Nafarroako Parlamentuak harrera egin dio Benjamin Ladraari

Suediar ekintzaileak Iruñean geldialdi bat egin du, bere bizikleta-zeharkaldian, non bilatzen duen nazioarteko iritzi publikoa sentsibilizatzea Saharako herriaren autordeterminaziorako borrokaren inguruan

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek eta Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoak harrera egin diote gaur Benjamín Ladraa suediar ekintzaileari, Iruñea igarotzean Legebiltzarraren egoitzara eraman baitu bere mezua, Mendebaldeko Saharako gatazka konpontzearen aldekoa, NBEren aginduei jarraikiz, zeinak Minurson (Mendebaldeko Saharan Erreferenduma egiteko Nazio Batuen Erakundearen Misioa) jasotzen baitira.

 

Julia Álvarez aretoan egin da bilkura, eta bertan Unai Hualdek Bejamín Ladraari helarazi dio Nafarroako gizarteak eta erakunde gisa bere ordezkaritza duen Foru Parlamentuak Saharako herriarekiko elkartasunean duten ibilbide luzea.

 

Era berean, Hualdek Benjamin Laadrari bere ekimena eskertu dio, nazioarteko ikusgarritasuna eskaintzen diolako askotan isilpean geratzen den gatazka bati. Parlamentua ere berriki agertu da Mendebaldeko Saharako gatazka konpontzearen alde, NBEren erabakiekin bat.

 

Benjamín Ladraa Suediako ekintzaile 30.000 kilometroko bidaia egiten ari da Saharako herriaren borrokari eta Mendebaldeko Saharako gatazkari ikusgarritasuna emateko xedez. Bidaia 2022an hasi ondoren 23 herrialde zeharkatu ditu jada, nazioarteko iritzia sentsibilizatzeko NBEk aitortutako kolonia handienean marokoar okupazio militarraren azpian bizi den egoeraren inguruan.

 

Bilerara Saharako Herriaren Nafarroako ordezkariorde Mohamed Galiani ere agertu da.

 

Carlos Guzmanek koordinatzen duen taldeartekoak beste kide hauek ere ditu: Pedro González (UPN talde parlamentarioa), Ibai Crespo (PSN talde parlamentarioa), Mikel Zabaleta (EH Bildu talde parlamentarioa), Isabel Aranburu (Geroa Bai talde parlamentarioa), Irene Royo (PPN talde parlamentarioa) eta Maite Nosti (Vox foru parlamentarien elkartea).