Nafarroako Parlamentuak guztiz arbuiatzen du indarkeria matxista, eta berretsi egiten du indarkeria-adierazpen ororen aurka lankidetzan aritzeko konpromisoa
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2023ko urtarrilaren 9an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, honako hau dioena: Nafarroako Parlamentuak guztiz arbuiatzen du indarkeria matxista, eta berretsi egiten du indarkeria-adierazpen ororen aurka lankidetzan aritzeko konpromisoa. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du. Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio: 1. Nafarroako Parlamentuak guztiz arbuiatzen du indarkeria matxista, eta berretsi egiten du indarkeria-adierazpen ororen aurka lankidetzan aritzeko konpromisoa. 2. Nafarroako Parlamentuak behar-beharrezkotzat jotzen du berdintasuna xede duen hezkidetza gauzatzen jarraitzea, berdintasuna ardatz duen gizarte bat lortze aldera. 3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du indarkeria matxista desagerraraztea xede duten neurriak babesteko eta bultzatzeko duen konpromisoa. 4. Nafarroako Parlamentuari premiazkoa iruditzen zaio koordinazioa sendotzea biktimen eta haien senideen arretan egiten diren ahaleginetan eta emakumeen eta nesken aurkako indarkeria desagerrarazteko tresna eraginkorren sustapenean. Gobernuak, Parlamentu honek eta toki-entitateek sendotu egin behar ditugu sentsibilizazio-ekintzak, xede dutenak herritar guztiei indarkeria matxistaren errealitatea ezagutaraztea, hura sorraraz dezaketen egoerak prebenitzea eta horien agerpenetan esku hartzea, indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat lortzeko bidean aurrerapausoak ematen jarraitzeko.
Archivos adjuntos