Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Ekainak 22

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du beste behin azken erailketa matxista gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian

Foru Parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, astelehenean Madrilen jazotako erailketa matxista gaitzesteko.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute 43 urteko emakumea.

 

20 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.150. biktima da honakoa.