Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Abenduak 12
Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du azken 2 erailketa matxistak gaitzesteko
Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian
Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, azken egunetan egindako 2 hilketa matxistak gaitzesteko.
Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte Murcian eta Madrilen hileran 4an eraildako bi emakumeak.
40 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022. urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.173 biktima izan dira. Espainian 2 adingabe hil dira 2022an, eta 48, 2013az geroztik.