Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Irailak 16
Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du, azken hilketa matxistaren ostean
"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du azken biktima Foru Legegilearen egoitzaren atarian
Foru parlamentariek, Arartekoak eta Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak elkarretaratzea egin dute astelehen honetan Nafarroako Parlamentuaren atarian, irailaren 12an Bilbon jazotako hilketa matxista gaitzesteko.
Elkarretaratutako pertsonek minutu bateko isilunea egin dute eraildako 31 urteko emakumearen omenez.
Azken baieztapen horrekin, 35 emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide ohiek 2024an, eta 1.279 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.
Espainian, genero-indarkeriagatik eraildako adingabeen kopurua 9koa izan da 2024an, eta 62koa 2013az geroztik.