Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Martxoak 27

Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Bangladeshen 2013ko apirilaren 24an Rana Plaza eraikinaren eroriak kaltetutakoei, eta erakundeei dei egiten die berriro ere gerta ez dadin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2023ko martxoaren 27an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten baitie Bangladeshen 2013ko apirilaren 24an Rana Plaza eraikinaren eroriak kaltetutakoei, eta erakundeei dei egiten die berriro ere gerta ez dadin. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

- Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Bangladeshen 2013ko apirilaren 24an Rana Plaza eraikinaren eroriak kaltetutakoei, eta nazioarteko erakundeei, gobernuei eta organizazioei dei egiten die neurri eraginkorrak har ditzaten, orain dela 10 urte bizi zen egoera hura bezalakorik berriz ere ez gertatzeko.

 

- Nafarroako Parlamentuak bere borondatea agertzen du, Nafarroako Gobernuak Europako eta Estatuko legedi bat babestearen aldekoa, beharrezko arretaren eta giza eskubideen arloan, non bermatuko baita giza eskubideak benetan betetzea ehungintzako industria globalean.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional