Noiz argitaratua Astelehena, 2025.eko Martxoak 24

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du, genero-indarkeriaren ondoriozko azken erailketa gaitzesteko

“Emakumeen aurkako indarkeriari ez” goiburupean, Legebiltzarrak bere arbuioa adierazi du Puigpunyenten (Mallorca) 79 urteko emakume bat erail dutela-eta.

Foru parlamentariek elkarretaratzea egin dute astelehen honetan, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuaren atarian, gure herrialdean izan den azken erailketa matxista gaitzesteko.

 

Oraingo honetan, iragan asteazkenean Puigpunyenten (Mallorca) ustez bere ezkontideak hil duen 79 urteko emakume baten hilketa salatu da. Biktimak bazituen alaba bat eta seme bat, adindunak, ustezko hiltzailearekin. Lehenagotik ez zegoen genero-indarkeria dela-eta ustezko erasotzailearen aurka jarritako salaketarik.

 

2025ean genero-indarkeria dela-eta gure herrialdean izan den seigarren erailketa izan da hau, eta jadanik Espainian 1.300 emakume erail dituzte 2003an datu horiek biltzen hasi zirenetik.