Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du, genero-indarkeriaren ondoriozko azken erailketa gaitzesteko
Emakumeen aurkako indarkeriari ez” goiburupean, Legebiltzarrak bere arbuioa adierazi du Benalmádenan 48 urteko emakume bat erail dutela-eta
Foru parlamentariek eta Arartekoak elkarretaratzea egin dute astearte honetan, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuaren atarian, gure herrialdean izan den azken erailketa matxista gaitzesteko.
Oraingo honetan, iragan igandean Benalmádenan (Andaluzia) ustez bere bikotekideak hil duen 48 urteko emakume baten hilketa salatu da. Biktimak hiru seme-alaba adingabe zituen ustezko hiltzailearekin, eta beste bat –adin nagusikoa– lehenagoko harreman batekoa. Oraingo honetan, biktimak jarrita zeuzkan ustezko erasotzailearen aurkako salaketak, genero-indarkeria dela-eta.
2025ean genero-indarkeria dela-eta gure herrialdean izan den bigarren erailketa izan da hau, eta jadanik Espainian 1.295 emakume erail dituzte 2003an datu horiek biltzen hasi zirenetik.
Aurten, bost dira jada amaren aurkako genero-indarkeriak eragindako adingabe umezurtzak, eta 474, berriz, 2013az geroztik.