Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Azaroak 17

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostiral honetan, hilak 18, Haurtzaroaren Mundu Egunaren karietara

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostiral honetan, hilak 18, Haurtzaroaren Mundu Egunaren karietara (12:00etan, atalondoan).

 

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiari, eta ondoren, UNICEF-Nafarroako lehendakari Mikel Aguirrek hitz egingo du eta Iruñeko «Vázquez de Mella-Bayonne» eskolako 4. Mailako ikasle batzuk eskubideei eta emozioei buruzko lana aurkeztuko dute.